Lehenik izan zen zorua konpontzea, ondoren, teilatua, paretak... Harik eta Lakuntzako elizako erretaulari txanda iritsi zitzaion arte. XVII. mendekoa, egurrez egina, hautsak eta pipiak janda zegoen. Iruñeko enpresa batek zuen konponketen ardura, eta horretan Arte Ederretan errestaurazioa ikasitako hiru emakumezko ari ziren. Adierazi zutenez, erretaularen zatirik hondatuena beheko partean zegoen. Bitartean, elizan jarritako porlanezko zorua finkatzen ari zen; zurezkoa jarriko zuten aurrerago.