Patata Eguna Lakuntzan

Guaixe 2023ko urr. 4a, 09:09

Urriaren 10ean, asteartea, Herri Eskolan landatutako patatekin errezetak prestatuko dituzte.

Lakuntzako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek patatak landatu zituzten eskolako baratzean maiatzean, eta uda "onaren" ondoren, beroa eta euria egin duena, eta baratzea pixka bat landu ondoren, uzta jasotzeko garaia iritsi zen. Iraileko lehenengo egunean bildu zituzten. Jasotako patatekin urriaren 10ean, asteartea, Patata Eguna antolatu dute eskolan, eta jasotako pataptekin jaki desberdinak prestatuko dituzte. Gela bakoitzak bere errezeta landuko du eta eskola sarreran erakusketa txiki bat osatukod ute. Ondoren, prestatutako jakiak jango dituzte.