Duela 25 urte...

Gaztea maketa lehiaketan, laugarren

Guaixe 2023ko abe. 19a, 10:30

Behin Betiko ziren: Ibai Sarda, Jon Miranda, Iker Igeltz eta Sergio Goikoetxea 

Euskadi Gaztea irratiak (gaur egun, Gaztea) laugarren urtez maketa lehiaketa antolatu zuen. Euskal Herriko 217 talde aurkeztu ziren, eta saria Elgoibarko 6nemen9 taldeak eskuratu zuen. Behin Betiko talde lakuntzarra laugarrena izan zen. Taldekideak "ustekabean" harrapatu zituen albisteak, "sinestezina zen etengabe gure Mary abestia Euskadi Gaztean emititzen egotea. Boto gehienak Gipuzkoatik jaso omen ditugu".