Ane Zubeldia Morrasen erakusketa

Guaixe 2023ko urr. 20a, 09:27

Urriaren 13tik aurreran artista lakuntzarraren hainbat marrazki ikusgai daude Lakuntzan.

Ane Zubeldia Morrasek pandemiako itxialdian ezagutu zuen manga, eta txikitatik duen marrazateko zaletasunarekin lotuta, manga estilo marrazkiak eta margolanak egiten hasi zen. "Pila bat" irudi dituela esan du artista lakuntzarrak, eta urriaren 13tik aurrrera horietako hamalau Lakuntzako Sorgiñak tabernan ikus daitezke, Zubeldiaren lehenengo erakusketan.