Tasubinsak okupazio teraupeuta bila dabil

Guaixe 2023ko urr. 27a, 11:16

Tasubinsakoak egindako irteera batean. @Tasubinsa

Astean lautan Burlatan lan eginen luke eta beste egun batez Lakuntzan, 08:30etik 16:15era. 

Bere Burlata eta Lakuntzako egoitzetan lan egiteko okupazio terapeuta baten bila ari da Tasunbinsa. Langile hori Tasubinsaren Gizarte Arloan lan eginen du, diziplina ugariko lankideekin batera. Tasubinsaren okupazio zentroetan dauden desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako programa sortu beharko du lantalde horrek. Lan eskaintzan interesa duenak bete beharreko baldintzak dira: okupazio terapian unibertsitate titulua izatea, desgaitasun intelektualarekin eskarmentua izatea eta gida baimena izatea. 

Interesa duenak bere curriculuma gestiondepersonas@tasubinsa.com posta elektronikora bidali beharko du, mezuko gaian okupazio terapia zehaztuz. Lanean berehala hastea eskaini du enpresak. Kontratua urtebetekoa izanen da, eszedentzia bat ordezkatzeko. Lanpostuaren soldata 2.117,25 euro gordin dira, hamalau ordainketetan emanen direnak.