Txupinazoarekin, Zarata txarangarekin eta erraldoi eta buruhandiekin hasi zen Herritik Tira ekimena, kuadrilletako atorrak udaletxeko balkoian zintzilikatzen ziren bitartean. Mintzapraktika saioaren ondoren, sei taldek parte hartu zuten play-back txapelketan. Herri bazkarian 260tik gora lakuntzar bildu ziren, eta sokatira txapelketak sekulako arrakasta izan zuen. Cliford, Muga Zero eta La Excavadora taldeek girotu zuten larunbat gaua, eta igandean Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertu bikaina eskaini zuen.
Lakuntza, Herritik Tira. Festa hasi da! @guaixe pic.twitter.com/ks2tRfFPjT
— Maider Betelu (@elanekoa) October 27, 2023