Gau beltza Lakuntzan

Guaixe 2023ko urr. 31a, 09:22

Urriaren 31n, asteartea, makillaje, madalenak apaintzeko eta kandela tailerrak eta txokolatada izanen dira, Lakuntzako plazan.

Gau beltza ospatuko dute aurten Lakuntzan ere: urriaren 31n, astearea, 17:30etik aurrera, makillaje, madalenak apaintzeko eta kandelak sortzeko tailerrak izanen dira, plazan. Eta behin Gau beltzarako prest, 19:00etan, txokolatada izanen da.