Bezero batzuek eskatzen zizkioten espezifikazioak bete ahal izateko, Industrial Barranquesa SA enpresak pintatzeko kabinak ezartzeko baimena eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Pintura kabina horietan forjaketazkoak ez diren altzairuzko uztaia eta brida forjatu gabeak pintatu nahi lituzke enpresak.
Eskaera aztertuta, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio Industrial Barranquesa SAri bere instalazio batean pintura kabina egiteko proiektua aurrera eraman ahal izateko. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak bete beharreko baldintzak ere zehaztu ditu gobernuak.