2010. urtean Lakuntzako plazaren eraberritzea prozesu parte hartzailearen bidez erabaki zen jarri eta kendu egingo zen estalpea egitea. 2021eko azaroaren 28an elurrak estalpeko toldoko gainean pilatu zen, eta hari eusten zion farola bat botarazi zuen. Horren ondorioz, udalak festetarako behin behinean karpak alokatu behar izan ditu, eta festaz haratago dauden beharrei erantzuteko asmoz, urte guztian zehar plazan estalitako eremu bat egitearen proposamena ikusten du "aukera bideragarriena" udalak: "Eremu estali batek, topagune hau indartuko luke".
Plazako estalpe finkoaren proiektua urtarrilaren 19rakoa definituta izan behar du udalak, dirulaguntza bat eskatu eskatu ahal izateko. "Egutegia estua izan arren", herritarren parte hartzeari bide ere eman nahi dio udalak eta azaroaren 9an, osteguna, 19:00etan, udaletxean herritarrendako bilera irekia. Bilerara joan ezin dutenek baina proposamenaren inguruan ekarpenaen bat egin nahi badute info@lakuntza.eus helbidera edo deitu 948 57 60 15 telefonora egin dezakete.
Hurrengo urratsa azaroaren 10etik 23ra arkitekto ezberdinei ideiak aurkezteok gonbidapena luzatzea da, azaroaren 24an eta 26an jasotako ideien erakusketa publikoa eginen lukete eta azaroaren 27tik 30era proiektua idazteko enkargua erabakiko du udalak. Urtarrilaren 19ra arte proiektua idatziko dute.