Kontzertuak Lakuntzan

Guaixe 2023ko aza. 14a, 12:18

Xuar taldeko kideak 2021eko Sukarrafest jaialdian. IANIRA CLAVER / ARTXIBOA

Azaroaren 17an, ostirala, Xuar eta Oxido taldeen kontzertuak izanen dira, Sorginak tabernan.

Xuar eta Oxido taldeak zuzenean ariko dira Lakuntzako Sorginak tabernan azaroaren 17an, ostirala, 22:00etatik aurrera. Xuar talde sakandarra 2020an sortu zen, pandemiaren aurretik, eta 2021ean eman zuen lehenengo kontzertua. Aurten lehenengo diskoa kaleratu dute. Metal estiloaren inguruan mugitzen da. Oxido Iruñeko heavy metal talde bat da eta hiru disko kaleratu ditu.