Lakuntzan auzolana deitu dute

Guaixe 2023ko azaroaren 14a

Lakuntzako Udala. ARTXIBOA

Azaroaren 18an, larunbata, igerilekuak garbitzeko, zuhaitzak kimatzeko eta liburutegian altzariak jartzeko auzolana eginen dute, Lakuntzan.

Herriye eginez, denok bat auzolana dietu du Lakuntzako Udalak azaroaren 18an, larunbata, 9:00etatik 13:00etara, plazan. Egin beharreko lanak igerilekuan garbiketa lanak, zuhaitzak kimatu eta liburutegian altzariak jarri dira. Borondatez auzoala egin nahi duen guztia ongi etorri izanen dela dio oharrak.