Zabalartek egutegia egiteko laguntza eskatu du

Guaixe 2023ko aza. 21a, 08:53

Aurtengo Zabalarte egunean parte hartu duten mendizaleen talde argazkia. ARTXIBOA

Lakuntzako txokoen argazkiak behar ditu.

Zabalarte mendi elkarteak 2024ko egutegia argitaratuko du. Hura herriko dermioko eta txokoetako argazkiekin ilustratu nahi du. Asmoa bete ahal izateko lakuntzarrei argazkiak bidaltzeko eskatu die. Bere irudiak partekatu nahi dutenek lakuntza.aralar@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko dituzte.