Gora Gora Fest programa Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Institutuak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an, Nafarroako egunarekin batera, antolatzen duen egitaraua bat da. Azaroaren 3tik abenduaren 10era Nafarroako 50 herritan baino gehiagotan magia ikuskizunak, antzerkiak, bakarrizketak eta abar izanen dira. Tartean abenduaren 7an, osteguna, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean eginen dute Ez dago kutxarik niretzat antzezlana. Gazte eta helduendako bideratutako lan bat da, eta sinopsiak dioenez, maitasun eta aniztasun istorio bat da; bizitzari buruzko hausnarketa. Maite Redinek idatzi eta zuzendu du lana, eta Naiara Azpilikueta eta Celia Fañanas dira antzezleak. TDiferencia konpainiak ekoiztu du.
Azaroaren 15ean Gora Gora Fest-en ipuin kontakizuna izanen zen Dorraon.