'Mikel Arregi Marin. Oroimen erregistroak' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2023ko abe. 12a, 08:15

Abenduaren 15ean, ostirala, Lera-Ikergunea Antropologia Taldearen lanaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako Pertza Elkartean.

Antropologo talde bat biltzen zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lera ikerguneak, Nafarroa izan ziren motibazio politkoko indarkeria kasuak aztertu zituen, eta lan hari segida eman dio Lera-Ikergunea Antropologia Taldeak. Ikertutako kasuen artean Mikel Arregi Marin lakuntzarrarena dago; gizarte antropologikotik ikusita ikertu dute kasua eta horren emaitza Mikel Arregi Marin. Oroimen erregistroak liburuan bildu dute. Abenduaren 15ean, ostirala, 18:30ean, Lakuntzako Pertza elkartean Kepa Fernandez de Larrinoa, Karlos Irujo Asurmendi eta Txuri Ollo Gorriti taldeko kideek liburuaren aurkezpena eginen dute.