Garazi Otsagabia idazleak eta Iker Uribe ilustratzaileak Lakuntzako pertsonako kondairan oinarritutako Astoaren putza! abentura liburu bat osrtu dute, "nahiz eta ipuinean ez den benetako kondairak dioena leialki kontatzen". Istorioa gaurkotu eta moldatu egin dute. Bidane izeneko lakuntzar gazte batek Blas astoa San Migeleko santutegira egiten den erromeriara igotzeko ardura izanen du. Protagonista autista da eta, horren bidez, aniztasunaren gaia landu nahi izan dute egileek ipuinean. Abenduaren 17an, igandea, 18:00etan, liburuaren aurkezpena eginen dute Lakuntzako kultur etxean. Abenduaren 21ean, osteguna, 18:00etan, Astoaren putza! ipuinaren egileak Pikuxarren izanen dira, eta abenduaren 26an, asteartea, 12:00etan, Altsasuko liburutegian.