Arregiri buruzko liburua eskuragai

Guaixe 2024ko urt. 9a, 11:48
Lakuntzarrak Karlos Irujo Asurmendi eta Txuri Ollo Gorritiren azalpenak entzuten. ARTXIBOA

Lakuntzako Pertza elkartean egindako aurkezpenean 30 bat pertsona izan ziren.

Abenduak 15ean, ostiralarekin, Mikel Arregi Marin. Oroimen erregistroak liburua aurkeztu zuen Lera antropologia ikerguneak. Zehazki, Karlos Irujo Asurmendi eta Txuri Ollo Gorriti izan ziren aurkezpena egin zutenak. Ikerketaren nondik norakoak azaldu eta liburuan jaso dituzten hainbat testigantza irakurri zituzten.

Blanca Burusco, Bake eta Bizikidetza bulegoko idazkaria ere aurkezpenean izan zen. Arregi biktima moduan onartzeko prozesua zertan den azaldu zuen. Lakuntzarra erail zutenetik 44 urte igaro dira eta oraindik egia, aitortza eta erreparazioaren bidean lanean jarraitu beharrean daudela adierazi zuten lakuntzarrek.