Udalak festetarako garbiketa langileak behar ditu

Guaixe 2024ko urt. 12a, 10:32
Lakuntzarrak udaletxe ondoan. ARTXIBOA

San Saastin festetan bi egunez lan egiteko deialdia egin du.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, neguko festetan garbiketa lanak egiteko jendea behar du, eta horregatik langileak kontratatzeko deialdia egin du. Ilbeltzaren 20an eta 21ean lan egin beharko dute kontratatutako pertsonek. Lan deialdian interesa duenak udaletxean eman beharko du izena ilbeltzaren 15eko 14:00ak baino lehen. Gehiago jakin nahi dutenek udaletxera hots egin edo mezu idatzia bidali dezakete 948 576 015 telefono zenbakiaren edo info@lakuntza.eus helbide elektronikoaren bidez.