Energia berriztagarrien komunitatearen inguruko seigarren topaketa

Guaixe 2024ko urtarrilaren 16a

Ilbeltzaren 17an, asteazkena, Energia Berriztagarrien komunitatea sortzeko seigarren bilera izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko laugarren bilera eginen du Sakanako Garapen Agentziak ilbeltzaren 17an, asteazkena, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean. Bileraren helburuak Energia Berriztagarriak sortzeko prozesua eta egutegia, eskualderako energia proiektuen aukerak eta energia proiektuetarako ideia zaparra da izanen dira. Informazio gehiago proiektuak@sakanagarantzen.com helbidean eska daiteke, edo Sakana Garatzen-eko webgunean ikus daiteke.