Duela 25 urte...

Rokodromoa Lakuntzan

Guaixe 2024ko urt. 16a, 11:46

Bulder eskalada praktikatzeko tokia izanen zen

Hogei bat urteko gazte talde bat garbitoki zaharra rokodromo bilakatzeko lanak egiten ari ziren, Etxarriko eta Altsasuko eskalatzaileen laguntzaz. Gazteak udan Egino, Etxauri eta Uharte Arakilen eskaladan aritzen ziren, baina neguan entrenatzeko toki itxi baten premia zuten. Udalak garbitoki zaharra uzteaz aparte 100.000 pezetako (601,01 euro) dirulaguntza eman zien. Lanen aurrekontu osoa estaltzeko kamisetak saldu zituzten.