Estoldak garbi utzi dituzte

Guaixe 2024ko urt. 30a, 11:31
Lakuntzarrak auzolanean estoldak garbitzen. UDALA

Horretarako auzolana egin zen.

Lakuntzako Udalak deituta, auzolana egin zen ilbeltzaren 27an, larunbatarekin. Festen ondorengo larunbatean kaleen garbiketa sakona eta estoldak garbitzea zen udalaren asmoa. Euria egiten duenean estolda zuloak behar bezala egon daitezela nahi du udalak, horrela urak bere bidea hartu eta herrian kalterik ez sortzeko. Auzolanean hainbat lakuntzarrek parte hartu zuten eta herriko hainbat estolda garbi utzi zituzten. Lakuntzako Udalak, bide batez, tabakoa erretzen dutenei dei egin die estolda zuloetara zigarrokinak ez botatzeko.