Lakuntzako parkeari buru hitz egiteko batzarra

Guaixe 2024ko ots. 26a, 10:55
Lakuntzako eskolako jolastokia. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean, ostirala, 'Lakuntza parkea martxan!' bilera izanen da, Lakuntzako parkean.

2012an auzolanean egin bezala, Lakutzako parkean egin beharreko hobekuntzak eta moldaketak auzolanean erabaki eta egin nahi ditu Lakuntzako  udalak, eta horretarako martxoaren 1ean, ostirala, 18:00etan, bilera deitu du, parkean bertan. Planteatzen dituzten hobekuntzak tirolina non jarri, zonalde ez estrukturatua berregin edo ez, proposamen berriak jaso eta parte hartzea zabaldu dira.