Itaiaren indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia

Guaixe 2024ko ots. 26a, 10:05
Itaiaren elkarretaratze bat Lakuntzan. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean, ostirala, 'Indarkeria matxisatren aurpegi berriak' hitzaldia antolatu du Sakanako Itaiak, Lakuntzako kultur etxean, martxoaren 8aren harira.

Martxoaren 8aren harira Sakanako Itaiak hitzaldia antoaltu du martxoaren 1ean, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean: Indarkeria matxistaren aurpegi berriak. Hitzaldia euskaraz izanen da, eta itzulpena izanen dela jakinarazi dute Itaiatik. Bestetik, martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, mobilizazioak deitu dituzte Lakuntzan eta Altsasun (18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren).