Tropa do Carallo taldearen bateria jolea Tripi musikari lakuntzarra da, eta martxoaren 9an, larunbata, 19:30etik aurrera, Lakuntzako kultur etxean zuzenean jotzen ikusteko eta entzuteko aukera izanen dute lakuntzarrek, sakandarrek eta bertaratzen den jende guztiak; Evarostiren taldeak kontzertua emanen du, Muga Zero talde lakuntzarrarekin batera. Sarrerak evaristoparamos.com webgunean eta Lakuntzako Ogiberrin eros daitezke, aldez aurretik 12 eurotan eta egunean bertan 15 eurotan. Apirilaren erdialdean disko berria kaleratuko du Tropa do Carallok, eta Lakuntzako kontzertua berezia izanen da lan berriaren abestiak joko dituztelako "esklusiban", aurkezpen kontzertua izanen da, beraz, eta taldearen lan berria entzuteko aukera izanen da.
Lan berrian Evaristok bere izaera mantentzen du eta "guztiarekin sartzen da". Hori da disko berriaren gauzarik nabarmenetarikoa. Diskoak hogei abesti ditu, eta denetariko gaiak jorratzen ditu; besteak beste, Bardeak, Adimen Artifiziala... Tropa do Caralloren bigarren diskoa da, 2021ean Qué hostias andáis! diskoa kaleratu zuen. Aurki disko berriaren aurrerapen gisa abesti bat pulikatuko dute.