Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, trafikoaren gaineko zerga kobratuko du aurki. Hala ere, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari aplikatzen zaizkion salbuespenak onartu ditu. Horien onuradun izan nahi dutenek udaletxean eskatu beharko dute zerga ordaintzetik salbuetsiak izatea. Zerga salbuespena eska dezakete, besteak beste: desgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak, irabazi asmorik gabeko erakundeen izenean matrikulatutakoak, egokitzapen bereziak dituzten ibilgailuak eta %33 edo gehiagoko desgaitasuna izateaz aparte legean jasotako lau baldintzetako bat dutenek. Informazio gehiago lakuntza.eus udal webgunean dago.