Martxoaren 14an, osteguna, abiatuako da Korrika Irundik Harro Herri leloa Euskal Herritik zabaltzen, eta martxoaren 19an iritsiko da Sakanara, ibarra zeharkatuz. Aurretik eta ondoren Lakuntzan euskararen aldeko lasterketaren inguruan hainbat ekimen antolatu dituzte.
Martxoaren 13an, asteazkena, Lakuntza udalerri euskaldunen artera zergatik? UEMAren aurkezpen eta solasaldia izanen da, 19:00etan, udaletxean. Martxoaren 15ean, ostirala, 18:00etan, Korrikaren aurkezpen ekitaldia, Korrika Txikia eta merendua izanen dira, plazan, eta 16an, 17:00etan, zinea euskaraz, kultur etxean. Hilaren 17an, igandea, 12:00etan, Lakuntzeko auskias akordetzen yez? taldearen solasaldia izanen da, udaleltxean, eta, asteazkenero bezala, martxoaren 20an, 18:00etan, Mintzakide taldea Gure Nahia elkartean bilduko da.