Delirium Tremens taldeak 2022an 35 urte bete zituen. 1980 eta 1990ko hamarkadetako talderik ospetsuenetarikoa izan zen Euskal Herriko rock eszenan, eta 30 urtez jo ondoren oholtzara itzuli ziren 2021ean. Martxoaren 23an, larunbata, 20:00etan, talde mitikoaren kontzertua izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Sarrerak aldez aurretik 12 eurotan eros daitezke Ogi Berrin eta Lakuntzako Udaleko webgunena, eta bertan 19:30etik aurrera 15 eurotan. Ate irekiera 19:30ean izanen da.