Biltoki eguna ospatuko dute

Guaixe 2024ko martxoaren 22a

Apirilaren 6an, larunbata, Lakuntzako gaztetxearen eguna izanen da.

Beste urte batez Lakuntzako gazteek haien Biltokiren eguna ospatuko dute. Aurten apirilaren 6an, larunbata, izanen da ospakizuna, Lakuntzako gaztetxean. 12:00etatik aurrera poteo, kalba jokoa eta auzatea izanen da. Ondoren, 14:30ak aldera, bazkaria eginen dute (15 euro) eta bazkalostean Elektrokela Elektrotxaranga sakandarrak girotuko du festa. Gauean eta Biltoki egunarekin amaitzeko kontzertuak izanen dira: Irati 58, Kontralde eta Bulkada taldeak.