Zabalarte taldearekin mendia

Guaixe 2024ko martxoaren 22a

Martxoaren 23an, larunbata, Lakuntzako mendi taldeak Baztanera irteera antolatu du.

Lekarotz, Legate eta Etxebertzeko Borda 13 kilometroko ibilbidea eginen dute Zabalarte elkarteko mendizaleek martxoaren 23an, larunbata. Lakuntzako plazatik 08:00etan abiatuko dira, eta lau ordu eta erdiko ibilbidea egin ondoren, Etxebertzeko Bordan bazdalduko dute. Izena ematea Lakuntzako Ogi Berrin, 45 eurotan.