Fantasia deitzen da Eñaut Elorrietak 2022ko amaieran bakarlari modua atera zuen disko berria. Hamar kantu berriz osatzen da lana, eta Aitor Etxebarria izan da diskoaren ekoizlea eta Elorrietaren bidelaguna. Maitasun hari duten kantu "soil, bare eta ederrak" biltzen ditu diskoak. Kantu guztiak Elorrietak konposatu ditu, eta bere hizez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Joseba Sarrionandia edo Itziar Ugarte idazleen letrak musikatu ditu ere. Fantasia deitzen da ere Elorrietaren kontzertu bira berria, eta apirilaren 13an, larunbata, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean emanaldia eskainiko du. Sarrerak Ogi Berrin eta Lakuntzako Udaleko webgunean eros daitezke, 12 eurotan. Egunean bertan 15 euroko prezioa izanen dute.