Duela 25 urte...

Universal zabalik

Guaixe 2024ko maiatzaren 14a

Igande goizean zabaltzen zen

Ilargi eta Matraka izenak izan ondoren, Lakuntzako dantzalekuak Universal izena hartu zuen beretako. Maiatza hasieran zabaldu zituen ateak. Mustutze egunean erabat bete zen dantzalekua. 07:00etan zabaldu zituen ateak eta 18:00eta itxi zituen. Igandero zabaltzen zituen ateak eta horrek lakuntzarren artean hainbat iritzi sortu zituen. Batzuek ez zuten gogoko herrian hainbeste jende egotea, bestei, berriz, ez zien ajola.