Agurain eskuderiak antolatuta, aurreko larunbatean, apirilak 6, XVI. Opakuako Igoera jokatu zen Agurainen. Guztira 40 pilotuk lortu zuten mendi igoera osatzea. Azkarrena, eta monoplazen kategoriako lehena, Aitor Manso pilotua izan zen (BRC B49). Mansok bigarren igoeran lortu zuen denborarik onena egitea (2:28.218). Iker Palacios lakuntzarra ( BRC B52) monoplazen sailkapenean laugarren sailkatu zen, baina bere mailan, bederatzigarren klasean, hirugarren izan zen (2:39.358). Palaciosek ere bigarren igoeran egin zuen bere denborarik onena.
Scratchean edo sailkapen orokorrean bosgarren sailkatu zen Palacios, turismoen sailkapeneko irabazle Igor Urienek (Citroen AX E2) denbora hobea egin zuelako (2:33.443). Turismoen sailkapenean Ander Gurmindo (Renault Clio Sport) 26. sailkatu zen (3:09:750), lan ona eginda. Bere mailan, zortzigarren klasean, bigarren izan zen.