Victor Mesanzaren kontzertu sentsoriala

Guaixe 2024ko api. 17a, 12:41
Victor Mesanza musikaria. UTZITAKOA

Apirilaren 20an, larunbata, musika emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

Victor Mesanzaren emanaldiak "zerbait gehiago" dira. Musikaren bidez, gauzak ikus daitezkela esan du musikariak. 2023. urtearen amaierak kontzertua eman zuen Lakuntzako kultur etxean, eta tokiarekin eta jendearekin "pozik" egon zenez, apirilaren 20an, larunbata, 18:00etan, emanaldia emanen du. Kontzerturako "eroso eta erlaxatua egoteko beharezkoa eramateko" gomendatzen dute.