Lakuntzako txokoak ezagutzeko mendi irteera

Guaixe 2024ko api. 17a, 12:46

Apirilaren 20an, larunbata, familian mendi irteera antolatu dute Zabalartek, Lakuntzako Pertza elkarteak eta Lakuntzako Udalak.

Lakuntzako txokoak ezagutzeko aukera paregabea izanen dute apirilaren 20an, larunbata, Lakuntzako Udalak, Zabalarte elkarteak eta Lakuntzako Pertza elkarteak antolatu dute Familian mendi irteerarekin. 9:30ean plazan geldituko dira, mendira abiatzeko. Familian egiteko ekimena izanen da, baina 5 eta 6 urtetatik gorakoek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. Hamaiketakoa Zabalarteren eskutik joanen da.