Foruzaingoaren informazio hitzaldia jubilatu elkartean

Guaixe 2024ko api. 15a, 11:40
Foruzaina elkartean azalpenak ematen. @Policiaforal_na

Delituen kontrako prebentzio kanpainaren baitan egin zuen.

Foruzaingoak gaztigatu duenez, “informazioa prebentzioa da”. Eta, horri jarraituz, Lakuntzako Gure Nahia jubilatu elkartean hitzaldia eman zuen. Foruzain batek emandako hitzaldian 30 bat adineko izan ziren, eta hark iruzurrei, lapurretei, iruzurrei, etxeko istripuei eta abarrei buruzko argibideak eman zizkien.