Jai eredu partehartzaile, herritar, inklusibo, parekide eta euskaldunak auzolanean antolatu nahi ditu Lakuntzako Udalak abuztuan, eta horretarako batzordeak deitu ditu. Lehenengoa maiatzaren 3an, ostirala, 19:00etan, izanen da; egun horretan Festa Batzorde Gaztea bilduko da udaletxean, eta gazteak parte hartzera eta proposamenak eramatera gonbidatu ditu udalak.
Bigarren batzarra maiatzaren 15ean, asteazkena, 19:00eta, izanen da, eta Festa Batzorde 1 eginen dute, udaletxean, eta bertan egitarauaren lehenengo zirriborroa osatuko dute. Batzorde hau herriko talde eta eragileendako eta norbanoakoendako irekia izanen da, eta proposamenak, ideiak eta nahiak eramateko gonbitea egin du udalak.
Ekainaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Lakuntzako udaletxean, Festa Batzorde 2 eginen dute, eta bertan egitaraua definitiboa eta egin beharreko lanak zerrendatuko dituzte.