Metalezko piezen azaleko tratamendua egiten da Goilak SM enpresan. Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua. Dena dela, ez dago ingurumen baimen bateratuaren dokumenturik, instalazio horrek bere jarduera aurrera eramateko bete behar dituen ingurumen baldintzak biltzen dituenik. Badaude jarduera sailkatuaren udal lizentzia emateko edo aldatzeko zenbait ebazpen, eta horien bidez joan dira ezartzen funtzionatzeko ingurumen baldintzak denboran zehar. Beharrezkotzat jo da jarduera sailkaturako eman diren udal lizentzia guztiak eta haien aldaketak biltzen dituen dokumentu bategin bat prestatzea, instalazioaren funtzionamenduak bete behar dituen ingurumen baldintzak zein diren errazago ikusi ahal izateko.
Horiek eginda, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bidez eguneratu da aipatu enpresaren ingurumen baimen bateratua. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpenean jasotako baldintzak bete behar dituzte.