Uda sasoian Lakuntzako Udalak igerilekuak zabalduko ditu. Eta, horretarako, sorosleak eta garbitzaileak kontratatuko ditu. Lanpostu horietan interesa dutenek Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan aurkeztu beharko du eskabidea garagartzaroaren 3a baino lehen. Zalantzak argitzeko 948 562 754 telefono zenbakira hots egin daiteke.