Lakuntzako Udalak igerilekuko taberna zerbitzua kontratatzeko baldintzen plegua onartu du. Eskabideak aurkezteko epea garagarrilaren 7an despedituko da. Ostalaritza establezimenduaren kudeaketa hartzen duenak, taberna kudeatzeaz aparte, eguneko sarreren salmenta kudeatu beharko du, baita instalaziotarako sarbidearen kontrola bere gain hartu ere. Deialdiari buruzko informazioa nahi duena udaletxetik pasa edo lakuntza.eus webgunean kontsulta ditzake.