Maiatzaren 19an despeditu zen afizionatuen mailako Espainiako Elite Kopa, Vigon. Azken lasterketa horretan, tamalez, Finisher talde nafarreko Haimar Etxeberriak ezin izan zuen lidergoa eutsi. “Haimar Etxeberria ez da ongi sentitu eta ezin izan dugu lidergoa defendatu. Pena da, baina Espainiako Kopa bikaina egin dugu, eta horrekin geratu beharra dugu” azaldu du Finisher taldeko Ander Altuna zuzendariak.
Haimar Etxeberria liderra laguntzen ari zirenen tartean zegoen Aimar Tadeo lakuntzarra. Maiatzaren 18an Padronek Espainiako Elite Kopako azken aurreko proba hartu zuen, eta oso ongi aritu zen talde nafarra. Aimar Tadeok, Ibai Azanzak eta Ismael Goñik erritmo oso indartsua jarri zuten Martelo portuan, Haimar Etxeberriak Dani Cavia (Aluminios Cortizo) arerio nagusiarekin aldea ateratzeko. Azkenean, Cortizok erritmoa azkartu, eta harrapatu zituzten. Egun horretan Etxeberria bederatzigarren sailkatu zen eta lider jarraitu zuen, baina hurrengo egunean, Vigon, ezin izan zion lidergoari eutsi, eta Caviak lortu zuen Espainiako Copa irabaztea, 23 urtez azpikoa. Elite mailan, Rural Kutxa-Aleako Javier Ibañez izan da kopako txapelduna.