Bertako produktuak goraipatzeko Lakuntzako Azoka

Guaixe 2024ko mai. 20a, 08:39

2023ko Lakuntzako Azoka. ARTXIBOA

Maiatzaren 26an, igandea, Lakuntzako Azoka izanen da. Aurretik, bertako produktuak sustatzeko ekimenak izanen dira: 23an, Kalaxkaren aurkezpena; 24an, pintxo potea, eta 25ean, tortilla txapelketa.

Bertako produktuak bultzatzeko eta sustatzeko helburua izanen du aurtengo Lakuntzako Azoka. Maiatzaren 26an, igandea, izanen bertako porduktuen azoka, hazienda erakusketarekin, elikadura eta artisautza salamahaiekin, eta abarrekin. Aurten, gainera, aurreko egunetan hiru ekimen antolatu dituzte, oinarrian bertako produktuak dituztenak.

Maiatzaren 23an, osteguna, Kalaxka proiektuaren aurkezpena eginen dute. Kalaska gizarte ekimeneko elkarte kooperatiba da, Sakanako haragi eraldatze gunea; Etxarri Aranazko hiltegia biziberritzeko eta Sakanan tokiko haragia balioan jartzeko proiektu estrategikoa.

24an, ostirala, Sakanako produktuekin egindako pintxo potea antolatu dute herriko tabernetan, eta 25ean Nafarroako produktuekin egindako Tortilla txapelketa eginen dute. Maiatzaren 24ra arte eman daiteke izena info@lakuntza.eus epostara mezua bidaliz, 10 eurotan, eta parte hartzaileek Uharteko dozena bat arrautza, Aezkoako bi kilogramo patata eta Nafarroako litro bat olio jasoko dute. Lehiaketa plazan bertan eginen dute, 19:00etatik aurrera.

2024ko Lakuntzako Azokaren egitaraua

Maiatzak 23 osteguna

19:00 Kalaxka proiektuaren aurkezpena, udaletxean.

Maiatzak 24 ostirala

Arratsaldean, Dastatu Sakana! produktuekin egindako pintxo potea, tabernetan.

Maiatzak 25 larunbata

19:00 Nafarroako produktuekin egindako Tortilla txapelketa, plazan.

Maiatzak 26 igandea

Azoka eguna

10:30 - 14:30 Bertako produktuen azoka:

Lakuntzako Hazienda eraksuketa: txekorrak, zaldiak, ardiak, oiloak, txerriak...

Elikadura eta artisautza azoka.

lakuntzarren txokoa.

Sakanako proiektuak ezagutu: Kalaxka, Sakanako hazien proiktua, irrati saioak zuzenean.

11:00 Landatu Sakanao haziak... eta jan! tailerra.

12:30 Artzai txakurren erakustaldia: Alejandro Ibarra eta Alar Lopetegi.

13:30 Herri kirol erakustaldia.

13:30 Auzatea bertako haragiekin.