Lakuntzako dantzarien festa

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:04

Elai Alai dantza taldeko dantzariak plazan dantzan. ARTXIBOA

Maiatzaren 25ean, larunbata, Elai Alai eguna izanen da, Lakuntzan.

Lakuntzako Elai Alai dantza taldearen eguna "betidanik" ospatzen dutela esan du Natalia Razkin dantza taldeko juntakideak. Aurten maiatzaren 25ean, larunbata, izango da, eta dantzarien eguna bada ere, herri osorako festa bezala planteatzen dute dantza taldetik. Eguerdian kalejiran aterako dira, eta bazkaldu ondoren jolasak, dantza emanaldia, buruhandiak eta "sorpresak" izango dira ere. Festa amaitzeko zezensuzkoa izango da ere.

Azken urtetan bezala, Lakuntzako Bertako Azokaren ospakizunekin bat egiten du Elai Alai eguna, beraz, egun berean Tortilla patata lehiaketa izango da, plazan.

2024ko Elai Alai eguna

Maiatzak 25 larunbata

Lakuntza

12:00 Kalejira, herritik.

14:00 - 15:00 Haurren eta helduen bazkaria, Sorginen.

16.30 Jolasak, plazan.

18:00 DJ Oixani, plazan.

19:30 Buruhandiak.

21:00 Zezensuzkoa.

* Euriarekin jolasak eta DJa kultur etxean izango dira.