Lakuntzako Udalak haurrendako euskarazko aisialdi eskaintza eskainiko du udan. Hala izan dadin udalak begiraleak kontratatzeko deialdia egin du. Begirale izan nahi dutenek garagarrilaren 11ra arteko epea dute udaletxean eskabidea aurkezteko. Horrekin batera, curriculuma eta jolasguneraren antolaketa eta ekintza proposamena ere aurkeztu beharko ditu. Aukeratuak diren begiraleak garagarrilaren 24tik garilaren 26ra lan eginen dute, 09:30etik 13:30era.