Lakuntzako herri askolako ikasleek Lagun Artean, hobe antzezlana sortu dute, Lakuntzako euskaraz, "beraien artean ezagutza handitzeko" eta maiatzaren 24an, ostirala, kultur etxean emanen dute. Eguerdian, 13:30ean, eskolako ikaskideei izanen da emanaldia, eta 20:00etan, senideei eta herriari irekia izanen da. Lakuntzako herri eskolako antzerkia "oso arrakastatsua" izaten ari dela esan dute eskolatik, eta helburua "zinez" betetzen ari dela: "esaldiak ikasi eta doinu egokian esateaz gain, besteek esandako ulertu eta eguneroko bizitzan sartzen dutelako".
Lagun Artea futbol taldearen partida bat izanen da aurtengo antzezlanaren gaia, "hori ere oso lakuntzarra dela iritzita". Esikolatik adierazi dutenez, ikasleak oso motibatuak daude, alde batetik, antzeztea oso gustuko dutelako eta, bestetik, futbola maite dutelako.