Txirrindularitza

Luca Martinez, Murietan irabaztear

Guaixe 2024ko mai. 28a, 12:15

Luca Martinez, helmugan. UTZITAKOA

Kadeteen XXXVII. Meoqui Oroimenezkoan Sakana Group-Alea taldeko lakuntzarra bigarrena izan zen helmugako esprintean

Kadeteen mailako tropelak XXXVII. L.M. Meoqui Oroimenezkoa izan zuen jokoan Murietan (61,1 km). Lasterketa oso mugitua izan zen eta, azkenean bederatzi txirrindulari elkarrekin iritsi ziren helmugara. Esprint estuan, Ion Egia (Luyando-Ganzedo) oso gutxigatik gailendu zitzaion Luca Martinez lakuntzarrari (Sakana Group-Alea). Tropel nagusia 20 segundora sartu zen. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamabigarren sailkatu zen; Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) hamalaugarren; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 23., Erik Laiglesia (Sakana Group-Alea) 28.; Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 31.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 36.; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 39.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 44.; Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 57.; Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 60.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 61.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 71.; Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 76.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 109.; eta Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 116.

Sakana Group Alea taldea bigarren izan zen taldekako sailkapenean, Inoxcra Beasainen atzetik.