Lakuntzako Udalak kultur etxeko tabernan ate berri bat zabaldu du. Horrek aukera ematen du tabernara kaletik, terrazatik, sartzeko. Eta alderantziz. Lan horrekin, beraz, ostalaritza establezimendurako sarbidea erraztu egin da. Taberna gure Nahia jubilatu elkarteak kudeatzen du. Udalak aurtengo aurrekontuan 6.000 euroko partida zuen bideratuta lan hori egiteko.