Igerilekurako txartelak eskuratzeko aukera dago dagoeneko

Guaixe 2024ko eka. 4a, 11:17

Lakuntzako igerilekua. ARTXIBOA

Garagarrilaren 21etik irailaren 8ra arte egonen dira zabalik igerilekuak.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, denboraldi guztian igerilekura sartzeko abonamendu txartelak dagoeneko eskuragai daude. Horiek eskuratzeko udaletxera joan eta han txartelarekin ordainketa egin behar da. Bestela, udaletxera joan aurretik banku bidezko diru transferentzia egin udalari eta ordainketa frogagiriarekin udal bulegora joan beharko du interesa duenak. Familia ugariek eta langabeek %20ko deskontua izanen dute txartelaren prezioan. 

Prezioak 
                    Erroldatuak  Erroldatuta ez daudenak 
0-4 urte             0               0
5-10 urte          19            27
11-16 urte       27             36
17tik aurrera   45            57
65etik gora      27            36