Haurrendako udako kanpamendua Lakuntzan

Guaixe 2024ko eka. 5a, 11:40

Lakuntzarrak zuhaitzak landatzen. ARTXIBOA

Izen ematea lakuntza.eus webgunean egin behar da garagarrilaren 12rako.

Lakuntzako Udalak Udan Euskaraz kanpamendua antolatu du hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta. Garagarrilaren 24tik garilaren 26ra izanen da, 09:30etik 13:30era. Familia bateko haur batek izena emateagatik 90 euroko matrikula ordaindu behar da. Familiako bigarren kidearen kasuan 45 euro balio du eta hirugarrenaren kasuan 13euro. Hori guztiak herrian erroldatuta badaude. Erroldatuta ez daudenen matrikula 130 eurokoa da. 

Haurrei zuzendutako eskaintza horren bitartez haurrek udan jolasean eta euskaraz aritzeko espazio bat izanen dute. Udalak eskaintza horrekin familia bizitza, lana eta zaintza kontziliaziorako erraztasuna eman nahi du. Azkenik, udak eskaintzen dituen aukerak baliatuta, haurrak aire libreran gozatzeko eta harremanak izateko aukera izan nahi du.