Antzerkia Lakuntzako euskaran

Guaixe 2024ko mai. 31a, 12:35

Ekainaren 5ean, asteazkena, 'Lagun Artean, hobe! Lakuntzako Herri Eskolaren antzerkia izanen da, Altsasu institutuan.

'Lagun Artean, hobe!' antzezlana mustu zuten Lakuntzako Herri Eskolako ikasleek. Herriko euskaran sortutako lana da, "beraien artean ezagutza handitzeko". Antzerkia oso arrakastatsua izaten ari dela eta helburua betetzen ari dela esan dute eskolatik. Ekainaren 5ean, 11:30ean, Altsasu institutuan emanaldia eginen dute. Gaia Lagun Artea futbol taldearen partida bat da.