Lakuntzako Gure Nahia elkarteak eta Josefina Arregi klinikak El Padre filmaren emanaldia antolatu du ekainaren 6an, osteguna, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean. Filmak alzheimerraren gaia lantzen du: Anthony 80 urteko gizon bat da eta bakarrik bizi nahi du. Bere alabak kontratatzen dituen zaindari guztiak deuseztatzen ditu. Anne alabak ezin dio egunero bisitau, eta desesperatuta dago sentitzen duelako bere aitaren burua noizbehinka errealitatetik deskonektatzen dela.