Txirrindularitza

Aimar Tadeo, Volta Castellon

Guaixe 2024ko eka. 5a, 10:08

Aimar Tadeo, Nafarroako Itzulian. FINISHER

Nil Gimeno liderra laguntzea izango da bere egitekoa

Ekainaren 5etik 8ra jokatuko da Volta Castelló. Bertan afizionatuen mailako talde onenak lehiatuko dira, hemezortzi talde guztira. Lau etapa gogor dituzte aurretik, tartean desnibel handiko bi etapa. Ekainaren 4an taldeen aurkezpena egin zuten, Juan Mari Guajardo speakerraren esanetara. 

Finisher Kern Pharma taldean Aimar Tadeo Arkauz lakuntzarrak parte hartuko du. Helburua Nil Gimeno liderra laguntzea da, hark garaipenagatik borroka dezan. Nafarroako Itzulian podiuma egin zuen, eta Volta Castellón maila onean egongo dela aurreikusten da. 

Rural Kutxa-Alea talde sakandarrak aurkeztu duen seikotean ez dago sakandarrik.